Niri buruz

Ni Nerea naiz eta duela hiru hamarkada baino gehiago, jaio nintzenetik, gustuko ditut bitxiak.

Nire bizitzak beste bide batzuetara eraman ninduen, eta Elikadura ikasketak hasi nituen, baina hala ere, beti material ezberdinetan egiten nituen eskumuturrekoak. Jada bitxigile bat nuen barruan.

Donostian, Bitxigintza Artistikoko ikasketak hasi nituen arte, ez nituen metalak eta haien tratamendua, bereziki zilarra, eta harribitxiak ezagutzen.

Berezia egiten nauena, pertsonalizazioa muturreraino bilatzen dudala da.

Prozesua ideia edo eskaera batekin hasten da. Hortik aurrera, prozesu bat hasten da, non, 3D diseinuaren bidez, pieza zatia edo multzoa sortzen dudan. Urrats honetan, bezeroak bere ideiak aurkez ditzake, bere pertsonalizazioa aurkeztuz. Eta horrek, piezak paregabe bihurtzen ditu.

Ondoren, fabrikazioa hasten da. Metal preziatua urtu eta moldatu eta leundu egiten da, batzuetan harribitxiak ere gehitzen dira, azken produktu paregabe eta preziatua lortzeko.

Horrekin guztiarekin, bezeroen gogobetetasuna erabatekoa da beti, ametsetako pieza lortzen baitute.

Nire ametsa beti izan da bitxi-marka bat sortzea eta jendea pozik egotea nire piezekin, eta amets hori webgune honetan aurkituko dituzun piezetan islatzen da. Baina %100 zurea den pieza bat nahi baduzu, badakizu, idatzi iezadazu eta elkarrekin lan egingo dugu.